| Azido azetilsalizilikoa | 2:51 |
|
comentarios (5)
Filed under:
azterketa
|
|
Azido azetilsalizilikoa edo Aspirina izen komertzialaz hobeto ezaguna munduko farmako analgesikorik erabilien eta zaharrenetarikoa da. Aspirinaren formula kimikoa C9H8O4 da.![]()
Gainera, historian lehendabiziko antiinflamatorio ez esteroideoa izan da.
HISTORIA
Charles Frederic Gerhardt kimikari frantziarrak 1853an azido azetilsalizilikoa sortu zuen eta Bayer enpresa alemaniarrak farmakoaren patentea bereganatu ondoren 1899an "Aspirina" izena ere hartu zuen.
BIGARREN MAILAKO EFEKTUAK
- Arnas depresioa
- Tripako mina
- Gastritis
- Urdaileko ultzera
Aspirina Bayer. 100 mg.
| Bayer saldu zituen sida zeukaten medikamentuak | 4:06 |
|
Filed under:
|
|
Bayer AG (Bayer Aktiengesellschaft) farmakologiaren arloko enpresa alemaniarra da, Wuppertal hirian dagoena kokatua eta 1863an sortutakoa. Konpainia honek "Aspirina" farmako ezagunaren ekoizle eta jabea da, eta mundu mailan hirugarren enpresa farmazeutikorik handiena da.
Dirudienez, Bayerrek ihesa virusa zituzten medikamentuak saldu zituen, batzuen ustez konpainiak bazekien bere medikamentu horiek ihesa virusaz kutsaturik zeudela, izan ere Estatu Batuetako merkatutik erretiratu zituzten baina ahala ere, ondoren, Europan saltzen hasi ziren eta Amerika Latindarrera zabaldu zuten etekin handiak lortzeko helburuarekin. Medikamentua "Factor VIII" izena zuen eta nagusiki hemofilia pairatzen zuten haurrentzakoa zen. Frantziara madikamentu hauek exportatzen zituztenei gartzela zigorra inposatzen zieten. Larriena zera da: medikamentu kutsatu hau saldu zituztenak ez dira Estatu Batuetan salatuak izan, hau da, ez dira errudun bezala hartu, izan ere, bertako gobernua hau guztia gertatzea utzi zuen.
| Farmaziak | 4:02 |
|
Filed under:
|
|
Farmazia medikamentuen prestakuntza eta banaketaz arduratzen den zientzia da. Ere medikamentuak prestatu eta banatzen diren lekua ere bada, baina kasu honetan farmazia bulego edo botika izena ematen zaio. Bere helburua medikamenduen jatorria, izaera, ezaugarriak eta prestakuntza aztertzea da.
Farmazialariek kimikari eta medikuekin batera, eragin terapeutikoa duten konposatu organikoak sintetizatzen dituzte. Gainera, osasun eta higiene arloetan gero eta gehiago eskatzen da aholkua farmazeutikoari. Farmaziak farmako eta medikamentuei buruzko jakintzaz gain, giza gorputzaren gain duten eragina eta gorputzaren ezaugarri kimiko eta biologikoak hartzen ditu barne.
| Morfina | 8:55 |
|
Filed under:
|
|
Morfina indar handiko analgesiko zaharra da, opioarengandik sortua dena. Morfeo loaren jainko greziarratik dator bere izena, izan ere, medikamentu honen helburua mina kentzea da eta gaixoarengan loa eragiten du. Honek, mina garraiatzen diren bideetan zelulak despolarizatzen ditu, bere garraioa oztopatuz. Herrialde batzuetan bere erabilera debekatuta dago batzuetan droga bat bezala hartzen baita eta arriskutsua izan daiteke eta.
Morfinaren egitura kimikoa:
HISTORIA
Alemanian aurkitu zen lehenengo aldiz XIX. mendearen hasieran eta Amerikako Estatu Batuetako Gerra Zibilean soldatuen erabilera ahunitzaren ondorioz 400000 soldaduk honen menpekotasuna jasan zuten, "soldaduaren gaixotasuna" delakoa.
1974an morfina erabiliz heroina sortu zuten eta urte batzuk geroago Bayer medikamentu enpresa alemaniarrak merkaturatu zuen.
BIGARREN MAILAKO EFEKTUAK
Agertu daitezkeen bigarren mailako efektuak:
- Arnas depresioa
- Gorakoak
- Idorreria
- Agitazio psikikoa
- Hipertentsio intrakraneala
- Menpekotasuna
- Jasankortasuna


