| Morfina | 8:55 |
|
Filed under:
|
|
Morfina indar handiko analgesiko zaharra da, opioarengandik sortua dena. Morfeo loaren jainko greziarratik dator bere izena, izan ere, medikamentu honen helburua mina kentzea da eta gaixoarengan loa eragiten du. Honek, mina garraiatzen diren bideetan zelulak despolarizatzen ditu, bere garraioa oztopatuz. Herrialde batzuetan bere erabilera debekatuta dago batzuetan droga bat bezala hartzen baita eta arriskutsua izan daiteke eta.
Morfinaren egitura kimikoa:
HISTORIA
Alemanian aurkitu zen lehenengo aldiz XIX. mendearen hasieran eta Amerikako Estatu Batuetako Gerra Zibilean soldatuen erabilera ahunitzaren ondorioz 400000 soldaduk honen menpekotasuna jasan zuten, "soldaduaren gaixotasuna" delakoa.
1974an morfina erabiliz heroina sortu zuten eta urte batzuk geroago Bayer medikamentu enpresa alemaniarrak merkaturatu zuen.
BIGARREN MAILAKO EFEKTUAK
Agertu daitezkeen bigarren mailako efektuak:
- Arnas depresioa
- Gorakoak
- Idorreria
- Agitazio psikikoa
- Hipertentsio intrakraneala
- Menpekotasuna
- Jasankortasuna

0 comentarios:
Publicar un comentario